|
|
2023-02-28
|
Kaixo, irakurle! Ongi etorri Berriaren Mendia kanalaren buletinera. Berriaren irakurleen artean mendia maite eta jarraitzen duzuen guztion topagune izan nahi du kanal berrituak. Bertan jaso ditugu aurreko urteotan guztiotan argitara emandako 500 ibilaldi inguru, oinez, mendi bizikletaz edo eskalatzen egitekoak, mapa interaktibo praktiko baten bidez lagunduta. Altxor handi bat Euskal Herria ezagutzeko, zuen txangoak programatzeko, ideiak hartzeko... Mendiari lotutako albisteek ere leku nabarmena izango dute kanalean. Alde horretatik, mendi taldeek, mendiko lasterketen antolatzaileek eta beste hainbat eragilek prestatutako ibilaldi, proba eta ekitaldiei ere lekua egin nahiko genieke. Horien berri emateko, mendia@berria.eus helbide elektronikora bidal dezakezue informazioa.
|
Ramon Olasagasti
|
|
|
|
Mendiko eskia, etxean
|
Elurra egin du berriro. Aurreko geruza zaharraren gainean zenbait lekutan, hala nola Aralarren, Saioan, Orreaga gaineko gailurretan... eta aurreko geruza hori jada urtua zen mendi gainetan, beste zenbait lekutan. Beraz, aukera dugu berriro ere etxe inguruko gailurretan mendiko eskia egiteko. Non? Oinarrizko gida bat prestatu dugu, mendebaldetik ekialdera, jarduera honetarako egokiak diren zenbait proposamen azaltzeko. Mapa interaktibo baten bidez kokatu ditzakezu mendiok, bakoitza bere fitxarekin.
|
|
|
|
Glaziarrean eta horman aurkitutako zaborrarekin bi petate oso jaitsi zituzten..
Imanol Amundarain
|
Imanol Amundarainek Paineko Erdiko Dorreko 'Hegoafrikako bidea' eskalatu du era askean
|
Imanol Amundarain atalluarrak Paineko Erdiko Dorreko 'Hegoafrikako bidea' (A4/5.10) eskalatu du era askean, Txileko Patagonian, Cedar Christensen eta Tyler Karow estatubatuarrekin batera.
Amundarain, Christensen eta Karowentzat eskalada bakoitza, baita gogorrena ere, festa da. «Guretzat, eskalatzea festa da. Horregatik, musika, ardoa, janari goxoa eramaten ditugu beti hormara. Hor negoziazio gogorrak izan genituen: zenbat ardo igoko dugu? Yosemiten eskalatu izan dugunean, bakoitzarentzat litro eta erdi igo izan dugu, zahato bete ardo. Beraz, 15 egunerako aurreikuspena eginda, bost litro igogenituenazkenean.Ondorioz, murrizketa gogorrak aplikatu behar izan genituen, tontorrerako zahato bat gutxienez bermatzeko».
Eskalada eta festa, festa eta es- kalada, goi mailako jarduera osatu dute hiru eskalatzaileek: Hego- afrikako bidearen bigarren eskalada era askean. Kapsula estiloan osatu zuten bidea. Lehen bi egunetan hormaren beheko zatiko luzeak eskalatu, sokak finkatu, eta dorrearen magalean egin zuten lo. Lehen portaledge-a edo kanpalekua finkatu zutenean, orduan sartu ziren bete-betean horman. Zehaztasun guztiak Ardoz balitutako festa Paineko Dorrean erreportajean topatuko dituzu.
|
|
|
|
Neguko lehen jarduera ikusgarriak Alpeetan
|
Azken asteotan jarduera gogor eta ikusgarriak izan dira Alpeetan. Batetik, Charles Dubouloz, Symon Welfringer eta Clos Paulin alpinistek osatutako sokadak Jorasses iparreko ‘Directissime’ bidea (1.200 m, ABO-) eskalatu du neguan aurrenekoz. Lerro hori Patrick Gabarrou eta Hervé Bouvard frantziarrek zabaldu zuten duela ia 40 urte, eta gerozko urteotan ez du inork eskalatu neguan. Dubouloz, Welfringer eta Paulinek, gainera, era askean osatu dute eskalada, horman bost egun eta lau gau igaro ondoren.
Bestalde, Thibault Sibille mendiko gidariak Grand Pic de Belledonne mendiko ‘Rébuffat’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz.
|
|
|
|
Mendi Film Bizkaia Ternua beka, martxan
|
2024ko Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren 4. aldia aurkeztu berri dute Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak. Mendiko kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezkoen ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du bekak. Hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru laguntza eta aholkularitza programa bat jasoko ditu irabazleak.
|
|
|
|
Oronoz eta Orduna garaile Erronkaribarreko neguko triatloian
|
Erronkaribarreko XI. Neguko Triatloia jokatu da pasa den larunbatean Izaban eta Larra-Belaguako eski pistetan, elur faltagatik hilabete pasatxo atzeratu ondoren. Enara Oronoz eta Xabier Orduna nafarrak gailendu dira proban. Modalitate honetako Euskadiko eta Nafarroako Txapelketa ere izan da proba.
|
|
|
|
|
Erriberabeitiko ondare naturala zein arkitektonikoa ezagutuko dugu Ribabellosa herrian abian jarrita..
Josean Gil-Garcia
|
Ribabellosako ingurubira
|
Lurraldea: Araba Zailtasuna: Erraza Luzera: 17 km Denbora: 4 ordu eta 15 minutu Desnibela: 200 m Loturak: Ibilbidearen tracka
|
|
Aste honetako mendi ibilaldi proposamena Araban kokatuta dago, Erriberabeitia aldean. Josean Gil-Garciak Ribabellosako herriaren inguruko bira ederra osatu du, udalerriko natura ondarea ezagutzeko aukera emanez.
Abiapuntua eta amaiera Ribabellosako elizaren aurreko plaza izango da. 17 kilometroko ibilbidean, Armiñon, Manzanos, Quintanilla eta Igaiko parajeak ezagutuko ditugu.
|
|
|
|
Noiz Zer?
|
Martxoak 12.
Ibiltarien jaia Elgetan. Joan den urteko iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartu zuten mendizaleak martxoaren 12an elkartuko dira Elgetan, Ibiltarien Jaian. Goizean mendi ibilaldia eta ondoren bazkaria izango dute mendizaleek. Martxoaren 26an abiatuko da 2023ko zirkuitua. Informazioa, www.zirkuitua.com helbidean. Laster emango dugu honen berri zabalago mendiko kanalean..
Martxoak 18.
Andres de Regil zeharkaldia. Martxoaren 18an egingo da XLVI. Andres de Regil mendiko eskiko zeharkaldia. Aurten, arazo logistikoak tarteko, egun bakarrekoa izango da proba. Mendiko eskiko Euskal Herriko Kopako azken proba izango da Regil. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 15era arte..
|
|
|
Oraindik ez bazara
MENDIA buletin honetara harpidetu,
egizu orain
, eta astero izango duzu mendiari buruzko azken albiste, ibilbide eta ekitaldien berri.
|
Gustukoa izan baduzu, partekatu
|
|
|
|
|
|
Horrelako mezu gehiagorik jaso nahi ez baduzu,
egin klik
hemen
Datu Pertsonalen Babesa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak
Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresaren tratamendu-sistemetan sartuta daudela BERRIA
Taldearen zerbitzuak emateko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen
informazioa bidaltzeko eta enpresaren administrazio lanak aurrera eramateko. Eskatutako
zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa izan daiteke zure datuak BERRIA Taldea osatzen duten enpresei,
BERRIA Hedabideak fundazioari eta bestelako kolaboratzaileei uztea. Zure datu pertsonalen
inguruko eskubideak edonoiz erabili ditzakezu. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi
buruzko bestelako edozein eskari. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERRIA
Taldea, Martin Ugalde kultur parkea; Gudarien etorbidea, z/g, 20140 Andoain (Telefonoa: 943-30
43 45) edo helbide elektroniko honetara: datuenbabesa@berriataldea.eus.
Informazio zehatzagoa eskuratu nahiko bazenu, gure webgunean aurkituko duzun "Pribatutasun
Politika" irakur dezakezu.
|
|