2022/09/16 Ireki web nabigatzailean
BADOK
EUSKAL MUSIKAREN AZKEN BERRIAK berria
Udazkeneko nobedadeak iragartzen hasi dira

Kaixo musikazale!


udako oporraldien ostean, indarberriturik gatoz euskal musikaren inguruan gertatzen den guztia —argitalpen berriak, albisteak, kontzertuak...— zuenganatzeko asmoz. Ez zaigu lanik faltako, urtero bezala datozen hilabeteak, Durangoko Azoka igaro bitartean, oso emankorrak izango baitira euskal diskogintzan. Hain zuzen, hasi dira jada lehen lan berriak argitaratzen –Txost! eta Neomak taldeenak, baita Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black is Beltza: Ainhoa' filmeko soinu banda ere—, eta zenbait diskoetxek eman dute ezagutzera udazkeneko argitalpenen zerrenda. Horietako batzuk bildu ditugu buletin honetan jasotako albistean. Hurrengo asteetan emango dizuegu nobedade gehiagoren berri.


Bitartean, errepara diezaiogun dagoeneko entzungai eta ikusgai dagoenari. Esaterako,  MICEren lan berriaren single berriari. Irailaren 29an argitaratuko du Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuaren hirugarren abesti bilduma, ‘Lautada, eta bigarren aurrerapen gisa "Inor begira izanda ere" abestia zabaldu du, bi bertsiotan: diskoan jasotakoa eta bideokliperako zuzenean grabatutakoa.Hasieran iragarritakoa baino beranduago bada ere —zabaldu bezperan bertan behera utzi zuten estreinaldia—, Zetak eta Bomba Estéreoren arteko kolaborazioaren bideoklipa iritsi da aste honetan, ""Zoriontasuna (la vida es de verdad)" abestiarena-. Maraca Diablo taldeak ere bideoklip berria aurkeztu du, aurten argitaratutako diskoan jasotako "Milia Lasturko" kantarena. Eta azkenik, lehen aipatutako Fermin Muguruzaren filmerako Broken Brothers Brass Bandek egindako moldaketa ere —"Nicaragua sandinista"— aipagarria da oso.


Dena den, atarian sartuta udan zehar argitaratutako kanta eta bideoklip berri gehiago aurkitu dituzu.


Pierre Balacey 'Balatx' musikariak (Xutik, Fizt & Furiuz) egin digu ikasturte honetako lehen abesti zerrenda, eta datorren astean itzuliko da 'Dunbala' podcasta. Bitartean, oraindik ez baduzu egin, Lumi taldeari egindako elkarrizketa entzun dezakezu.


Asteburu on!

AZKEN KANTUAK
 
Popatik
Esadazu txiki
 
MICE
Inor begira izanda ere
 
Txost!
Zabukaria
 
Zetak
Zoriontasuna (La vida es de verdad)
DUNBALA PODCAST-A
dunbala BADOK
  2022/06/17
Lumi taldearekin elkarrizketa
BERRITAN
Udazkeneko nobedadeak iragartzen hasi dira
BADOK - 2022.09.12
Hitzekin ere instrumental jokatzea
IÑIGO ASTIZ - 2022.09.10
AZKEN BIDEOAK
 
Broken Brothers Brass Band
Nicaragua sandinista (feat. Fermin Muguruza)
 
Maraca Diablo
Milia Lasturko
 
Onki Xin
Nahia (Txile-bertsioa)
 
Zetak
Zoriontasuna (La vida es de verdad)
AZKEN ZERRENDA
Soinuak baino gehiago
PIERRE BALACEY \'BALATX\'
2022.09.05
Horrelako mezu gehiagorik jaso nahi ez baduzu, egin klik hemen.

Datu Pertsonalen Babesa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresaren tratamendu-sistemetan sartuta daudela BERRIA Taldearen zerbitzuak emateko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta enpresaren administrazio lanak aurrera eramateko. Eskatutako zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa izan daiteke zure datuak BERRIA Taldea osatzen duten enpresei, BERRIA Hedabideak fundazioari eta bestelako kolaboratzaileei uztea. Zure datu pertsonalen inguruko eskubideak edonoiz erabili ditzakezu. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskari. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERRIA Taldea, Martin Ugalde kultur parkea; Gudarien etorbidea, z/g, 20140 Andoain (Telefonoa: 943-30 43 45) edo helbide elektroniko honetara: datuenbabesa@berriataldea.eus. Informazio zehatzagoa eskuratu nahiko bazenu, gure webgunean aurkituko duzun "Pribatutasun Politika" irakur dezakezu.