Euskaraldia pasatu
da, eta 30 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria sortu zenetik.
Euskarari hitza eman ziotenekoa izeneko erreportaje batek jaso ditu
berripaperaren sorreran aritu ziren langileek kontatutakoak. Asteko
errepaso honetan, euskarak eta hitzek berebiziko garrantzia dute:
hizkuntzaren erabilera, maitasun gutun bat eta Durangoko Azoka izan ditu mintzagai BERRIAk, besteak beste.
Gaur 30 urte kaleratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia. Orduko langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote BERRIAri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Haien esfortzuarekin egin zuen aurrera proiektuak: «Jendea bere bizitzan zuen guztia ematera zihoan»
Jauregik uste du euskararen erabileraren benetako unea ezagutza unibertsalizatzen denean hasiko dela. Bien bitartean, etorkizunean hiztunek hartu beharko dituzten jarreretan trebatuz joateko tresna izango da Euskaraldia, hark dioenez.
Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daitekeena aurkitu dute Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Eskuizkribu anonimoa da, eta 1508. eta 1521. urteen artean idatzia dela uste dute hura ikertzen ari diren adituek
Eten egin zaizkie harremanak, sendotu egin behar zituztenean, eta lotu, berriz, zilbor hesteak, moztu egin behar zituztenean. Osasun krisiak etxean eta norbere baitan preso harrapatu ditu nerabe eta gazte asko. Eman berri dituzte haien aldartearen emaitzak: bakardadea, tristura, asperdura, amorrua eta antsietatea.
Joseba Sarrionandiak 'Gauzak direna balira' saiakera argitaratu du, Pamiela etxearekin. Bideoz eman du Habanako Gaukaria trilogiako hirugarren lanaren berri, Habanatik
Ulma taldean 559 'ahobizik' eta 96 'belarriprestek' hartu dute parte aurten Euskaraldian. Horrez gain, 34 arigune sortu dituzte etxe barruan. Ohiturak aldatu eta Euskaraldiaren ondoren ere mantentzea erraza ez den arren, gogotsu agertu dira bertako langileak ariketarekin jarraitzeko.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure
datu pertsonalak Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresaren
tratamendu-sistemetan sartuta daudela BERRIA Taldearen zerbitzuak
emateko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen
informazioa bidaltzeko eta enpresaren administrazio lanak aurrera
eramateko. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua
mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu.
Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein
eskari. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERRIA
Taldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g, 20140
Andoain edo posta elektroniko honetara: datuenbabesa@berriataldea.eus.
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa
eskuratu nahi baduzu, hemen
egin dezakezu.