Hezkuntza Legearen aurreproiektuak zeresana eman du aste honetan ere. EAErako proposatzen den eredua zehaztu ahala, zehazten ari dira desadostasun guneak ere. Ikastolen Elkarteak zalantza handiena euskararen arloan du, esaterako. Horrez gain, ingurumenari eta etorkizunari loturiko albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak ekarri ditu asteak: erraustegiak kutsaturiko errekaren aferaz, autogintzaren orainaz eta geroaz, eta planetaren mugez aritu dira gure orrialdeetan. Eta, kulturan, nola ez, zinema izan da protagonista, Donostiako Zinemaldiarengatik, noski, baina baita zazpigarren artea aldatu zuen zuzendari baten heriotzarengatik ere.
Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Legearen aurreproiektuarekiko desadostasunik handiena euskararen arloan du. EH Bilduk dio hezkuntza akordioari «fidel» izan behar zaiola testua
Ikasleak euskal hiztun oso izate aldera, Olasagarrek ezinbestekotzat dauka ikastetxeetan ahozkotasuna lantzea. Arlo horretan hutsuneak ikusten ditu egun: «Ez da lanketa sistematikoa: ez da lanketa planifikatu bat».
Jean-Luc Godard zinemagile eta 'nouvelle vague' mugimenduko izar izandakoa hil da, suizidio lagunduz, 91 urterekin. Haren lanek zinemagintzaren lengoaia eraldatu eta, era berean, elikatu dute
Duela 125 urte asmatu zen aspirina, urte luzez mina, sukarra eta hantura baretzeko erabilitako botika nagusia. Gaur egun, gaitz kardiobaskularretarako baliatzen da batez ere, eta zenbait ikerketa abian dira erabilera zabalduko delakoan.
Aktoregai gazte batekin itsu-itsuan maitemintzen den zinemagile baten istorioa aurkeztu du Ozonek, Fassbidenderren 1972ko film baten egokitzapena. Harenaren aldean begirada «argitsuagoa» duela dio.
Autistei egokitutako aisialdi eskaintzak zabaltzen ari dira, soinua eta argia apalduz. Kasu batetik bertzera ez duenez zerikusirik, autistak aisialdian laguntzen dituztenak haien beharretara egokitzen dira. Talde jokoak salbu, oro har, edonorentzako aktibitateetan parte hartzen dute, lagunduak diren ber.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure
datu pertsonalak Euskarazko Komunikazio Taldea SA enpresaren
tratamendu-sistemetan sartuta daudela BERRIA Taldearen zerbitzuak
emateko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen
informazioa bidaltzeko eta enpresaren administrazio lanak aurrera
eramateko. Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua
mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu.
Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein
eskari. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERRIA
Taldea, Martin Ugalde Kultur Parkea, Gudarien Etorbidea z/g, 20140
Andoain edo posta elektroniko honetara: datuenbabesa@berriataldea.eus.
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa
eskuratu nahi baduzu, hemen
egin dezakezu.